Jornadas de Formación 2017

Asteburu honetan, 300 gazte inguru elkartuko gara Josefinos Ikastetxean, Urduñan, eskultismoaren esparru desberdinen inguruan hezitzeko. Topaketa hau kurtsoari hasiera ematen dio eta aurtengoan, geure begiraleok prest daude ahalik eta hobekien ekiteko. Besteen esperientzien gainean elkarrekin haztea garrantzi handia dauka guretzat.

Hegazti saldo asko edonondik etorritako hegazti–aleez osatuta egoteagatik ezaugarritzen dira, hegazti gazteak zein hegan egiten esperientzia handiagoa dutenengatik. Baina bitxiena, hegazti hauek zailtasun ezberdinekin aurkituz gero edota baldintza klimatologiko zailenetan egonda ere, beti elkarrekin hegan egiten jarraitzen dutela da.

Begirale taldeetan berdina gertatzen da: helburu berdinaren alde lan egiten duten pertsona aniztasuna aurkitu dezakegu. Bidetik zailtasunekin topo egiten dugu, zeintzuk taldearen osotasuna desorekan jartzen duten, baina hegaztiek bezala moldatzen eta agertzen zaizkigun oztopo edo erronka horiek gainditzen ikasi behar dugu.

Formakuntza Jardunaldi hauetan 3 delegazioak elkartuko gara taldeetan egiten dugun eskultismoa lantzeko eta indartzeko. Era honetan, geure “saldoak” sendotuz, zorigaitzei aurre eginez “Elkarrekin hegan egiten.”