Euskalerriko Eskautak

Euskalerriko Eskautak

Eskaut Mugimendu Katolikoan eta, honen bidez, Munduko Eskaut Mugimenduan dauden Euskal Herriko elizbarrutietako eskaut elkarteen federakunde bezala aurkezten dugu Euskalerriko Eskautak (EE).

Ondorengoek bateratzen gaituzte:

  • Historiak: Eskultismoak proposatutako balioak onartuz, EEk lau ordezkaritzen (Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa) federakunde bezala jarduten du 1959. urtetik aurrera. Harrezkero, bizipen, ilusio, egitasmo eta esperientzia ugari konpartitu izan dugu.
  • Egitasmoak: EEk ideien bilduma honetan garatzen diren eta giza tankera jakin bat definitzen duten funtsezko hiru aukerak bere egiten ditu.
  • Metodoak: Eskaut metodoa, izateko eta egiteko estilo jakin bat da. Eskaut ermandade handi bezala itxuratzen gaituen eta, mundu osoan zehar, bizi proposamen hau gauzatzen diharduten beste anai-arreba batzuekin elkartzen gaituen metodoa.

Beraz, aisialdiko hezkuntza mugimendu bezala definiturik, Euskalerriko Eskautak federakuntzak pertsona eta gizarte eredua aurkezten ditu honako hauen bitartez:

  • Hezkuntza aukera
  • Sinestedun aukera
  • Gizarte aukera

Eskautek lepoan pañoleta bat daramatzate, aldaketa sozialarekin hartu duten kompromesua adierazteko.